Partida Rol por web

Izarpeko Ataria

Portada

Datos de la partida

Izarpeko Ataria

 

Director: LUPIN
Reglamento: Clásicos del Mazmorreo
Sistema: Rol por web
Jugadores: 14
Nivel requerido: Novato: no hace falta ni conocer el juego
Ritmo de juego: Medio: un mensaje cada 2-3 días
Fecha de comienzo: 09/12/2016
Estado: Suspendida

Introducción

Denbora askoan ibili zara landan gau ta egun, bizkarra konkortzen, eguzkia irten eta sartu bitartean. Beste hainbeste nekazari bezala:hala izerditua, nekatua eta beroaren beroaz idortuta uda-giro luzeetan, nola larru finez estalita, dardarka, negu gorrian ere. Aurtengo uzta urtero bezalakoa izan da, baina udazkeneko lanak uste baino gogorregiak suertatu zitzaizkion Roberts Zaharrari. Bere ohatzean bisitatu zenutenean , hiltzeko zorian zegoela, arnas-estuka hitz egin zizuen txikia zenetik ikusi izan ez ziren konstealzio batzuei buruz.

-Izar Hutsala zeruan agertu zen azkeneko alditik 50 negu pasa dira -esan zuen agureak-. Izar horren argipean atari bat ireki zen harrizko tumulu zaharren ondoan. Bere barruan bitxiak eta altxorrak ikusi nituen; ondo landutako altzairuzko lantzak eta burdin jantzi lakatuak. Baina ihes egin nuen burnizko zaldunak agertu zirenean... Orain zaharra eta hiltzeko zorian abenturazko bizitza bizi ez izana damu naiz.

Izar Hutsala berriro irten da zeruan eta gazte trebe bat nekazari jopu eta nekatu bat baino gehiago izan liteke. Baldin eta Roberts Zaharra izan zuena baino adore gehiago izango balu.

 

 

 

Sinopsis

Zatozte zuen lehenengo Dungeon-a jokatzera. Nor irtengo da bizirik? Norl Altxorra eskuratu eta hurrengo mailara igo?

Notas sobre la partida

Testu guztiek hiru txatalez (paragrafoz) osatuta egongo dira:

1. txatala: deskribapen bat izango du, txikia, narrazio txiki bat, eta elkarrizketa bat: bakarka norbera bere buruarekin edo beste jokalari batekin.

adb. nire eskuak ikusten ditut(narrazioa), urteetan aitzurra eskuan izan ondoren zimurrez beterik daude; jada babak ez dira agertzen baina azalak aran luzeak diruditen pitxadurak dituzte tolesdurak dauden lekuetan (deskribapena). Aurpegira eraman ditut eta pentsatu dut(narrazioa): "Arraioa! Bizkarra okertu dut jaun horrentzat lan eginez eta zer eman dit odainean? Ezer ez, Ezer ez" -Pentsatu du orduan Pablok (hizketaldia, kasu honetan bakarrizketa).

2. paragrafoa:

1. mugimendua: atari hartaraino hurreratu. ekintza 1: Indarra erabiliz saiatu nahi dut atetzar hori irekitzen.

3. dadoa bota. 20ko dadoa.

(ondoren nik esango dut zein den eragina eta ondorioa)