Partida Rol por web

OONDARE GALDUA (B)

Historia

Cargando editor
24/09/2018, 01:18
Director

Orain dela urte pila bat, suge-gizonen gudaroste batek gizakien Tanar erresuma erasotu zuen, bere armada suntsituz. Lurjabe eta tropa labur batez, tanarrez geratu zen talde laburra hara-hona ibili zen mortuetan barrena herri nomada bihurtu arte.

Kontinentea ibili zuten hamarkadetan, eta belaunaldi askoren ondoren aintzira Eder bat aurkitu zuten arte basoko hostalia batzuetatik  gertu. Ingurumarian, behar beste ehiza eta arrantza aurkitu zutelarik, erabaki zuten trashumatzeari uztea eta sustraiak errotzea enklabe horretan. Aintziraren mendebaldeko ertzean finkatu ziren, bai eta aintziraren erdian zegoen uharte batean ere zeina egurrezko zubi luze baten bidez lur lehorrarekin lotzen baitzen. Urteak iragan ziren eta aintzineko nomadak ugaldu ziren zibilizazioa jasoz eta sendotuz. Etapa berri horretan gidari baten beharra sentitu zutenez, eta garai bateko nobleak hilik gertatu zirenez saurioen kontrako gerran. Bada errege berri bat aukeratu zuten: Denira I.a erregina, aitoren seme-alaben artean nobleena. Eta gaztelu berri bat eraikitzea erabaki zen; gortea ezartzeko egoitza. Uhartea hautatu zuten gotorlekua eraikitzeko. Eta, altxatzeko, sartaldeko mendietan -Burnizko Zerrak  tanarrentzat edota Karl Khaeden nanoentzat- bizi zen Mailuaren Leinua kontratatu zuten.

 

Nanoen trebetasunari esker, gaztelua urte gutxiren buruan amaitu zen. Denbora horretan mineral preziatuen meak aurkitu zituzten uhartearen lurpean. Nanoen berezko kodiziak baina balio handiko papera jokatuko zuen orduan. Izan ere beren artea piztu baitzen eztabaida sutsua: leialak izan eta erreginari bere erresuman zeuden aberastasunen berri eman, ala ixildu eta gizakiegi beti berezko zaien dekadentziaren agertzeari itxaron eta lurraldea abandonatu ostean meategien ustiaketaren jabe egin. azkenean lukurreriak, abariziak, zentzumenari gain hartu zion eta erabaki zuten ezer ez esatea Denira erreginari.

Alabaina, nanoetako batek, hondoenean trsitetuta bere arrazakoek tanartarren herri jatorrari egin behar ziotenagatik, traizionatu zuen bere herriari emandako hitza eta egia kontatu zion erreginari. Erreginak, harriturik nanoaren ahalegin ohoragarriarengatik, honako hitz hauek esan zituen, zeintzuk aztikeria legez egia bilakatu baitziren, madariazio izango balitz bezala: <<Handiak izan dira zure ardurak nire herriarenganako, Nano maisua, eta horregatik lotu nahi diot zure patua herri honi. Gaurtik aurrera, jende honi gertatzen zaion guztia berori ere gertatuko zaio. Nire jendea bizi den artean, biziko zara; haiek aberatsak diren artean, zu ere izango zara; eta haiek hiltzen direnean, zu ere hilko zara. Ez arduratu zure ahaideengatik, beren ordaina jasoko dute beren lanagatik>>. Hitz hauekin, nanoak bere barne kontzientziako bakea jaso zuen eta buru belarri lotu zitzaion gotorleku erreala eraikitzeari. Mandatua burutu zenean eta beren ordainsaria eskuratzera nanoak erreginari joan zitzaizkionean, Erreginak nanoak txikitzeko eta hiltzeko agindua eman zien bere soldaduei. Bat baino ez zen libratu sarraskitik, hots, erreginari salaketa egin zionekoa. Beronek, bere onetik aterata egindako salaketaren ondoriengatik, gaztelutik ihes egin zuen. Gazteluko ingurumariko barrutietan galdu zen eta ez zen berataz berri gehiagorik izan.       

                                                       

           

               

                   

Urteak iragan ziren. Nanoen sarraski odoltsua garai bateko erromesen oroimenean ezabatzen joan zen, ezen ez baitziren gutxi nanoei esker lortutako aberastasunak eta berauek eskaintzen zizkieten luxuzko nahiz erraztasunez beteriko bizia ez ziren ahuntzaren gauerdiko estula.

Erregina ez zen ezkondu, baina erditu zuen haur bat.Lehenengo urratsak ematen hasi zenean erakutsi zuen xalotasunak ahantz arazi zion jendeari bizkor zabaltzen ari ziren zurrumurruak haurdunaldiaren nondik-norakoengatik: erreginak zituen gutizia bereziengatik bikotea bilatzeko edota basoaren sakonean zegoen herrixka elforako ohiko bisitaldiak...                                   

    Baina denbora ez da alferrik pasatzen eta nanoen oroimena ez da ihartzen, nola hala beren gorroto menderakaitza. Mailuaren Leinuak, ikusirik bere seme, senar eta bilobak ez zirela etxera iristen erregina-gizakiaren obra amaitu ostean, espioiak bidali zituen gaztelura eta laster jakin zen egia. Mendekuaren gosez eta haserre bizian, nanoak mendietatik jeitsi ziren beren leinukideak mendekatzeko, Gerra berekin ekarriz, erabakia harturik zirt edo zart akabatuko zutelakoan Erregina ankerrarekin, kosta ahala kosta.                               

    Erreginari zegokionez, ez zuen ahantzi nanoei egindako hobena eta mina. Horrela, ezpatari ezpatarekin erantzun zion eta laguntza eskatu zien basoetako elfoei, zeintzuek, erreginak baino ezagutzen ez zituen arrazoiengatik eta guztien harridurrarako, babesa eman baitzioten. Borroka bortitzen ondoko egunen ondoren, bazirudien garaipenak nanoen alde egingo zuela, izan ere gotorlekua haiek eraiki zuten eta ezagutzen zituzten bere sekretuak eta gabeziak. Erreginak, ikusirik nanoek inguratuta zutela bere dorrean, madarikazio ikaragarria jaurti zuen zeina, oraingoan ere egi bihurtuko zen: <<Nire aliatuetako bakar bat ere, ez eta nire etsaietako bakar bat ere, present gaurko eldarnioan hil edo bizi daitezen; beren erresumina eta herra su har dezaten betirako Ni nire tronuan berriz eseri arte>>. Hau esan ondotik bere burua balkoitik behera bota zuen eta hil egin zen.       

    Deniraren suizidioaren ondoren, gazteluaren hondakinak isiltasuenan geratu ziren. Borrokalariekk, gudarosteek, elkar behatzen zuten muturik, armak oraindik eskuetan, baina bihotza guztiz izozturik. Denek askatu zituzten beren armak izuturik eta eroturik, eta ahalik eta azkarren beren etxeetara itzuli ziren. Urteen joan-etorriarekin gotorlekua Gorrimin Gaztelua bezala ezagutuko zen; beren hondakinak, ahaztuta, denen lotsaizunaren monumentu bilakatu zen.; madarikazioa, lurperatu beharreko amets gaiztoa; metal preziatuak, halabeharraren mende abandonaturik meategien odol eta lokatzetako iluntasunean.            

                                   

        Oraindik ere, urte askoren ondoren, denborak ez ditu gerraren zauriak sendatu. Gaztelua inguratzen zuen aintzira kutsatu da bere ur gardenak zimeldu eta usteldu ondoren, zeintzuek lantzean behin gerrako hilotzak    ekartzen baitzituzten ertzera, lurrun nazkagarriz beterik ezin arnastuzko laku bihurtu arte. Garai bateko basoa, zeinetan gizakiak eta elfoak elkartzen ziren, egun eremu debekatua da non eta azkenekoek bidaiari guztiak erasotzen dituzten. Mendiak, nanoen erresumak, oraindik gordetzen dute mina ahaideen galeragatik, herra gertatuagatik eta kodizioa gizakien lurpean dagoenagatik. Deniraren madarikazioaren ondoren (batzuek Deniraren Ediktua bezala izendatzen dute), tanarretako inor ez da uhartera itzuli. Gaur egun, laku ertzean fundatutako herrixkan bizi dira, Ur-Zikin-en, gerra ondoko hondakin beldurgarriak ur istiltsuetan agertzearen ondorioz jarritako izena, alegia.

 

Kokaleku honetara iristen dira bada abenturazaleak eta baita ere abentura hasiko duten lekua izango da.