Partida Rol por web

OONDARE GALDUA (E)

2. ESZENA; Aintziran...kontuz.

Cargando editor
Director Cargando pj
31795/16329603
08/11/2018, 23:20
Director

Duela mende batzuk Ytalex izeneko dragoi eme gorri batek bere kabia aintziratik egoaldera zeuden mendietan ezarri zuen. Hamarkadetan aberastasunak pilatzen eman zituen, dragoi kumeak hazten eta tarteka mendian galduta aberastasunen bila zebilen nanoren bat jaten. Egun batean ordea nanoek dragoia uzkaili zuten arma pisutsuez. Garaipenaren ondotik nanoek  mendiak okupatu zituzten eta Yaleex-en gorpua ahaztua izan zen aintziran. Han Lupetzak  estali zuen gorpua eta dragoiaren ohoretan  aintzirari Dargoiaren Aintzira deitu zitzaion.

 

Aintziraren soilgune batean, urgaineratzen lohi artean, saihets erraldoi batzuk agertzen dira zerura seinalatuz, trikuharriak legez. Eskeleto honen inguruan kobold tribu txikia bizi da eta buztinezko etxola borobilak ezarri ditu. Posizio seguru batetik ikusten duzue nola hiru piztiek gizaki bat eramaten dute herrestan, eskual loturik. Belaunika arazten dute eskeletoaren aitzinean.

Segundu batzuren ondoren dragoiarren hezurrez egindako kasketarekin kobold zahar bat agertzen da dragoiaren kaskezurraren gainaldean. Zuentzat ezezagunak diren hitzak esaten ditu, Alabaina keinuengatik esango zenukete gizakia bertan behera akabatuko duela.

Notas de juego

ZER EGITEN DUZUE?

Cargando editor
Director Cargando pj
31795/16329641
08/11/2018, 23:57
Director

Notas de juego

ESAN ZER EGIN NAHI DUZUEN ETA NIK MUGITUKO DITUT.

HAIEK EZ ZAITUZTE IKUSI.

Cargando editor
Gunnar Ekaitzaren Irrintzia Cargando pj
31795/16384673
29/11/2018, 08:36
Gunnar Ekaitzaren Irrintzia

-Zer egingo dugu orain?-esan nuen. Ez nekien oso ongi zer gertatzen zen momentu horretan. Ez nekien zer egin eszena hori asko inpaktatu zidalako. Horregatik besteei galdetzea bururatu zitzaidan, baina besteei begiratuz jakin nuen ez zutela ideiarik ere.

Notas de juego

ados. ongi jokatuta, baina bizkor ibili behar duzue...

nota: 8

Cargando editor
Director Cargando pj
31795/16384797
29/11/2018, 10:09
Director

Ikusten duzue nola erritualaren azkeneko hitzak esan ondoren Chaman izan behar duenak sacrificazioa egiteko aiztoa ateratzen duela eta gizon koitadua hurreratzeko eskatzen duela.

 

bizkor ibili behar duzue salbatu nahi baduzue.