Partida Rol por web

De Tribus Princibus

SALOMBIYA-ko merkatua (I)

Cargando editor
Cargando editor
05/10/2017, 00:05
Director

Granadako Nazarí Erresumako harresien kontra suspertu den Salumbinya merkatal-hirian zaudete, eguraldia eguzkitsua da eta etxettik etxera jarri dituzten oihal eta lastozko esterei esker pasea zaitezkete eguerdiko eguzkipean; horiek gabe ezitezkoa zatekeen...

Cargando editor
05/10/2017, 00:10
Director

Sofyk Zugarramaurdi utzi behar izan du (egoki deritzozunean kontatu zein den bidaiaren arrazoia baina ez eman informazioa dena batera bere misterio txikia gordeaz eman tantaka) eta Bartzelonan hartu zuen merkatal ontziak egin duen bidai ordaindu "bide" du.

Eguzkipean egon ezinik, etxe pilatuen artean sigi saga, labirintu baten moduan, hiraren harresiaren kontrako merkatuan sartu da. eta sartu ahala orotariko usainak helarazi zaizkio Sofyri: ekialdeko usain espeziatuak denak. Kanela usaina nahasirik dago hainbat lurrinen artean. Usaiak estaltzen du zokoan egon zitekeen zikinkeria usaina eta iruditzen zaio sofiry beste lurralde batera bidaiatuduela.

Cargando editor
05/10/2017, 00:30
AHMED BALARY

-Ejmen hargtu probatu -zuzentzen zaio Sofyri merkataria-. Agfrkatik ekarrigtako dagtilak. Eragozpenikg gahbe.

Merkatariak luzaten dizkio datil batzuk.

Notas de juego

hasi da zuretzat abentura Sofy. je je. uste dut zurekin tratuak egin naihi dituela.

Cargando editor
05/10/2017, 21:55
Sofy

-Egun on, gizon. Ez dizut oso ongi ulertu esan didazuna -erantzuten dio Sofyk merkataritzari-. ​Uste dut datil batzuk eskaini dizkidazula, eta ez dakizu zembat eskertzen dizudan. Bi egun daramat ibiltzen, ia deskantsatu gabe. Gose handiarekin nabil ta datil hoiek bizia bueltatuko didate, seguro. ​-esaten dio Sofyk gizon jator horri, tonu ironiko batean eta oso irribarretsu-. Zu, nongokoa zara? -galdetzen dio emakumea, harrituta egongo balitz bezala-. ​Esango nuke Afrikarra zarela, baina ez dut baieztatzen. -aitortzen dio datilak jaten ari den bitartean-. ​Mmmm.... zeinen goxoak dauden. Nondik atera dituzu horrelakoak? ez ditut inoiz horrelakorik ikusi, ezta jan. -Sofyk datil gehiago nahi ditu. 2 egun ia ezerrez jan gabe bere gorputza nabaritu egin du. Ez dauka dirurik erosteko, eta lotsa handia ematen dio gehiago eskatzea-. ​Mesedez, kontatu zerbait zutaz. Irrikitan nago zutaz gehiago jakiteagatik.

 

Notas de juego

ongi. je:

Koherentzia: 8,5, Kohesioa 8, ortografia 6 (ergatiboak NORK??? galdetzen dio emakumeaKKKK), kantitatea 9= 31,5/4=7,8

 

Cargando editor
05/10/2017, 23:37
AHMED BALARY

-ALekum Salam! Anderea -esaten dizu merkatari zaharrak-. Aaagtu nahi ditujsunak Arren. ez Arduratu nigatik, Anaiak ekagrri dizkit Tunisiatik. Progbatu Lagsai.

ikusten du gozatzen dituzula Afrikako fruituak.

-2 emagste eta 8 ugme ditut eta Merkataritza lanak ia ej dit emagten Fagmilia mangtentzeko -une batez gelditzen da zerbaitekin gogoratu izango balitz bezala eta dendaren atzekaldean sartzen da azken datilak daztatzen ari zarelarik ekartzen du sekulan ikusi ez duzun oihal fin fina, zeta da-. Begira Gragnadako zetarik nahi?

ALde bietara begiratzen du inork ikus ez dezan, izan ere berak ez luke luxuzko produkturik saltzeko baimena edo.

 

Notas de juego

Konpetentzien atala betetzen duzunean egin jaurtiketa bat: komertzioa: 100eko dadoa bota ikusiko dugu prezio onean saltzen dizun...

Cargando editor
05/10/2017, 23:55
Director

Ashira ere bere bidaietako batean murgilduta dagoelarik, merkatari-kortsario batentzat lan egiten dihardu azken boladan.

Kapitainak baimena eman die eguna libre hartzeko eta bera ere sartu da merkatuan. Ikusi du lehenengo postuetan emakume zahar bat, hirurogeitaka urte izan ditzakeena. Argala Datil saltzaile batekin hizketan. Eta ikusi du ere mahai azpiti erakusten ari zaiola zetazko oihala. -Je -irribarre txiki bat egin du eta aurrera segitu du merkatuan barneratuz.

Notas de juego

*[Narratu Ashira  zernolako denda edo negoziora zuzentzen dituzun urratsak. imajinatu nola paseatzen zaren edo zure kontakturen edo ezagunen batekin biltzen zaren]

Cargando editor
06/10/2017, 00:06
Director

Eli. jakin duzu, orain gutxi zure osaba Mikel hil egin zela duela bi urte. Granadako gerrara joan zen Alfontso XI.aren gudarostean fortuna probatzera. Bera nafarra izanik ere hegoaldeko aberastasunetan pentsatzen zuen eta Atso VII.a Bizkorraren ibilerak entzun ondoren pentsatu zuen izango zuela aukeraren bat aberasteko.

Nola jaso zenuen berria? [zuk kontatuko diguzu aukera duzunean je] Kontua da familia egin zuela eta emaztea eta semeren bat utzi zituela ere badakizu Grandadako mugan aurkitzea espero dituzu, edo Lagundu zaitzakeen norbait. Auskalo. Kontua da eguzkipean ezinezkoa dela eguerdiko ordu beroenak pasatzea eta merkatuan atseden hartzen ari zara. Harresiak zure gainetik altxatzen dira.

 

Notas de juego

[kontau zein den zure egoera ELI. ziur gastatu dituzula zure diru apurrak. Nola lortu duzu onaino ailegatzea?]

*nik galderak egiten ditut zuek laguntzeko edo inspirazioa akuolatzeko, gero bakarrik aterako zaizue]

Cargando editor
06/10/2017, 17:32
Sofy

​-Mila esker gehiago emateagatik. Bizi oso bat emango nuke horrelako datilak jaten. ​-kontatzen dio zaporeztatzen dituen bitartean-. ​Ze interesgarria, horduan zure anaia Tunisiatik ekarri dizkizu datil hauek? bera ere saltzen ditu? eta nola egiten duzue, datilak emateko? ai ama, uste dut gehiegi galdetu egin dizudala. ​-Sofyk konturatu da agian gehiegi galdetu duela ta gainera disimulo gutxiarekin. Damutzen hasi egin da eta bere aurpegia kolore gorrikoa jarri da, tomate bat izango balitz bezala. Zeinen lotsa pasatzen hari den emakume gaixoak. Aiba! zeinen polita den oihal hori! ​-esaten du emakume zaharrak merkataria erakutsitako oihalari erreferitzen-.​ Bai, bai nahi dudala Granadako zerbait. Baina erosteko, lehenengo, dirua izan behar da. Eta nik, ezin dut ain garesti den gauz bat erosi. Horregatik, proposatuko dizut tratu bat. Daukazun oihal koloretsu hori ematen didazu, eta ni, berriz, dirua eman beharrean, luxuxko eta balore handiko harri pare bat ematen dizkizut. Ze iruditzen? ​-Asko gustatu zaio Sofri gizonak eskainitako oihala. Oso garestia da, eta nola ezin du hordaindu, egingo du ahal duen guztia gizona tratua onartzeko-.

- Tiradas (1)

Notas de juego

Ongi je je. zaindu gramatika: Horduan H-gabe. Ergatibo asko behar ez direnean: Sofyda. "eta NiK berriz dirua..."

hitz egiten hasten denean hasi lerro berri bat mesedez. hau da: AIBA!... lerro berrian.

Koherentzia: 9, Kohesioa 6, ortografia 3, kantitatea 10= 28/4=7

 

 Por tzierto jaurtiketa oso txarra izan denez (10 baino gutxiago behar zenuen eta 94 atera da) pentsa ez duzula lortuko b¡nahi duzuna, baina utziko dut biahr erantzuteko.

hurrengoan ipini dado jaurtiketan zenbat duzun konpetentzian, DIFICULTAD leihoan, eta zuzenean esango dizu kalkulagailuak asmatu duzun ala ez.

Cargando editor
06/10/2017, 20:16
Ashira

Izugarri handia da merkatua, agian Ashirak ikusi duen handiena. Kolore pila bat ikusten ditu leku guztietatik eta jendez gainezka dago, baina pertsona guztietatik batek atentzioa deitzen dio. Ardoa saltzen ari den gizon bat da. Bere postua hamar pausotara besterik ez dago, emakume argal hura ikusi duen postutik gertu, eta hara hurbiltzen hasten da. Badaki ardo-saltzaile hori ezagutzen duela, baina oraindik ez da oroitzen zertaz.- Egun on, jauna! -Esaten dio Ashirak alaiki postura iristean.- Zer moduz doa eguna? -Jarraitzen du atsegina izaten ahaleginduz, baina aldi berean nor den gogoratzen saiatzen.- Ardo pixka bat probatzea nahiko nuke, duzun ardorik hoberena ahal bada. Egun osoa daramat ezer edan gabe eta  egarri nahiz.- Gizonaren izena asmatzeko ahaleginetan jarraitzen du Ashirak, eta orduan ikusten du: masaila zeharkatzen dion orbain bat du gizonak. Hori ikustean oroitzapenak etortzen zaizkio burura eta saltzaileaz oroitzen da azkenean. Gizon hori ez da merkataria, pirata baizik. Duela urte pare bat ezagutu zuen, haien bi tripulazioek elkarrekin lan egitea adostu egin zutenean itsasontzi handi bati eraso egiteko. Orain Ashirak duen galdera da: Nola bukatu du pirata batek merkataria izaten?

Notas de juego

Ongi. oso. Bikain.

egarri naHiz eta bestela egarriak nago.

irakurgarriago izateko banatu lerro independienteetan estilo zuzenean egiten dituzun sarrerak, horrela begi kolpe batez jarraitzen da elkarrizketa, hots, gehitu tartea hiztunen lerroen artean; zatitu (return) tekla sakatu hizlaria aldatzen denean. Bestela oso ongi. euskara fina.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 9, kantitatea 10= 38/4= 9,5

Cargando editor
06/10/2017, 23:52
ardo saltzailea.

ASHirari

-Ez dakit nor zaren -erantzuten dio harro xamar-. Ez zaitut ikusi ene bizitza osoan. Baina erosi nahi badizkidazu upel batzuk zure kapitainari eramateko primeran.

luzatzen dizu buztinezko edalontzia. [orain jaurtiko dut 6ko dado 1edo2 ateratzen bada, errekonozituko zaitu, bestela, agian errekonozitu zaitu baino ez dizu esango]...

eta edaten ari zarela ikusten duzu begia zorrozten duela zuri so eginez:

Zuk edaten duzu bitartean. Arraioa, ez da erosoa trago bat edaten aritzea horrelabegiratzen zaituztenean.

-Arraioa, Neptunoren sasikumeengatik! zu ez zara izango bada Zarautzko itsasmutil lanetan enrolatu zen neskatxa hura. JA JA JA. Emakume lirain eta poxpolina Gero! -Ikusten duzu nola egiten dion distira betoker duen begiak.

Luxuriazko desioa hauteman diozu noski. Honez gero halako asko ezagutu dituzu...

- Tiradas (1)
Cargando editor
06/10/2017, 23:10
Eli

Bost hilabete eman ditut bidean, Granadaraino ailegatzeko, aurreztu nuen dirua bidaia honetan gastatu dut, diru apur batekin gelditu naiz, ez daukat ezer jatekorik ezta edatekorik. Granadako merkatuan sartu naiz, eguzkipean egotean ezinezkoa da eta azken hilabete hauetan egunero berdinean pentsatzen eman ditut. Nire osaba Mikel hil zen duela bi urte eta ez dit inork esan, panagarria da, gurasoek bazekiten guztia eta nire ahizpa txikia kontatu zidan, zulo handi bat nabaritzen dut zabelean, ezin dut sinestu. Orain merkatuan nago, gertatu zenari bueltak ematen eta zerbait jatekorik bilatzen, zerbait merkea noski, ia ez ditut txanponik. Nire izeba eta lengusuak bilatu beharko ditut, ez dakit nondik hasi, Granda oso handia da eta ez dakit haiei buruz ezer, badakit familia egin zuela baina ez gehio. Bueno utziko dut hauetaz pentsatzea eta deskonektatuko dut, hori bai eguzkia sartzen denean martxan jarriko naiz familia bilatzen. Merkatuan sartuko naiz, zerbait jateko bilatuko dut, baino lehen bueltatzo txiki bat emango dut ea norbait ezagutzen dudan eta laguntza eskatuko beharko diot, duela zazpi urte hemen egon nintzen oporretan eta jende asko ezgutu nuen. -Eli bueltatzo bat egin eta gero postu txiki batera hurbiltzen da, ez zaio ezer ez gustatu eta prezioak oso altuak daude.- Jarraituko dut merkatutik buelta batzuk ematen.

Notas de juego

Ahizpa TxikiAK (nork) zidan. Sabelean.sinIstu. Hobe "pentsatzen eman dut".

oharra. koherentziarekin kuntuz ibili mesedez. Oporrak XX. mendeko azken laurdeneko kontua da. Beste horrenbeste "deskonektatu" hitzarekin. hau da, baxerritar umil batek bere herriko lautadak baino ez ditu ezagutuko bere 60 urteko bizitzaldian; asko jota urtean birritan ospatzen den Iruñeko merkatu nagusira jeitsiko da bi eguneko bidaia eginez.

bestela. Ongi euskarari dagokionez. begiratu liburuetan bizitza nolakoa izan zitekeen eta zer gauzak aurki zenitzaketen, sarituko dut,

Koherentzia: 5, Kohesioa 7, ortografia 6, kantitatea10= 28/4=7

Cargando editor
07/10/2017, 12:13
Ashira

- Ene! Ez nuen pentsatzen oroituko zinenik! - Esaten dio Ashirak tonu atsegin batean. - Niri ere bai kristorena kostatu zait zutaz oroitzea! - Jarraitzen du neskak modu jatorrean. Ala ere, Ashirari ez zaio batere gustatu gizonaren begirada neska ikusi duenean. Badaki zer pentsatzen ari den, horrelako ehunka gizon ezagutu ditu mundu osoan zehar, luxuriazko begirada berdina dute guztiek. "Bizi dudan guztia eta gero, ohituta egon beharko nintzateke horrelako gauzetara" pentsatzen du AshirakBaina errealitatea da, ez dela inoiz ohituko. Hotzikara bat nabaritzen du horrelako pertsonekin dagoen bakoitzean.

- Bi kupel eramango ditut inporta ez bazaizu, berandu xamar da eta portura bueltatu behar naiz kapitaina ez haserretzea nahi badut.- Noski, neskak oraintxe bertan esan diona ez da egia. Kapitainari berdin zaio iristen zaren ala ez, ziur aski mozkortuta egongo da, beti bezala. Ashirak nahi duena handik joatea da. Urteek irakatsi diote pirata batez ez fidatzea, eta ez ditu gizon horren asmoak ezagutzen. Oraindik ez du ulertzen nola bukatu duen merkatari bezala. Neskak badaki joatea hoberena izango dela baina bere jakin-mina handiegia da.

- Joan baino lehen, importa al zaizu kontatzea nola iritsi den pirata bat ardo-saltzailea izatera? Istorio interesgarria dela dirudi.

Notas de juego

Bikain OOOOnna.

Koherentzia: 10 Kohesioa 10, ortografia 10, kantitatea 10= 10

Cargando editor
07/10/2017, 22:50
Eli

Merkatutik bueltak ematen jarraitzen dut, ezin da markatutik atera eguzkia dela eta. Ez dut ezer jatekorik ikusten eta gosez nago, daramat ia ordu bete bat hemendik ibiltzen, ez dut inork ezagutzen, bakar bakarrik nabil. Laguntza beharko dut nire familia ezagutzeko, kontantu behar didate nola gertatu zen osabaren heriotza.- Eli pentsatzen duen bitartean postu txiki batera hurbiltzen da, postua oso txikia eta oso erosoa da, oihalez eginda dago, ez dago inork, saltzaileari ez zaio ikusten. Eliri gustatu zaio postua eta janaria dago, ez kantitate handia baina bai pinta onarekin. Ez du aurkitzen saltzailea, eta eskuinean dagoen tinbre txiki bat ikusten du.- Zertarako balio du hau?.-  Eli tinbrea ukitzea erabakitzen du, eta egundoko sustoa hartu zuen saltzailea garrasika atera zenean postuaren atzetik.

- Egunon anderea! zer nahi duzu?-. Garrasika jarraitzen du saltzailea.

- Egunon jauna, ia lau egun daramatzat ezer jaten, zerbait jateko bilatzen ari naiz, ikusi dut sarreran kartel bat dagoela eta janaria zelaietati etortzen dela eta emen prestatzen duzuela,jartzen duela, pinta ona du. Zerbait merkea jatekorik duzu?-. Espero dut zerbait izatea, bestela tratuak egin beharko ditut, zerbait jateko berdin zait zer egin. 

[...Gariz egindako torta bat eskuan ixilarazten ditu tripako zorriak lasaitu ditu pixka bat. eta plazarantz zuzendu da]

Notas de juego

justu bidali dugu batera. azkeneko lerroa nik sartu dut. barkatu lisentzia hartzeagatik.

Hemen. H-z: Konpletiba hori ez dago oso zuzen: , "jartzen duela" jartzen du.

ergatiboak. garrasika jarraitzen du saltzaileAKKKK.

"Eli tinbrea ukitzea erabakitzen du, eta egundoko sustoa hartu zuen saltzailea garrasika atera zenean postuaren atzetik." aditzaren aldiak ustekabean harrapatu nau. orainaldian beharko luke.
 

bestela oso ongi.Koherentzia: 10 Kohesioa 8, ortografia 5, kantitatea 10= 32/4=8

Cargando editor
07/10/2017, 23:27
Director

Kamera igotzen dugu pixka bat jendearen buruen gainetik eta ikusten dugu, jadanik, goizak aurrera egin duela eta hasieran lasai eta eragozpenik gabe paseatzerik bazegoen orain ordea jendeak bere mandatuak egiteko indarrez egin behar duela kalean gora eta behera jarraitu nahi badu.

Jende saldoak gorpuz eginiko ibaia irudikatzen du eta, esan bezala, ukalondoak erabili behar dira aurrera pasatzeko. Eta begirada zorrozten badugu ikusiko dugu nola gure emakume protagonistak saiatzen ari diren Salumbiyako plazan sartzen.

Hurrenez hurren Sofy, pixka bat konkortua, nekatu xamar saiatzen ari da aurrera egiten baina ezin. Estropozu egiten du norbaitek bultzatuta eta justu atzean Eli dago. Eta Eliren atzetik Ashira.
 

Notas de juego

Lehendabizi Eli. eta gero Sofy. azkenik Ashira. hortxe zaudetejendez inguratuta, gatigatuta, izerdi desberdinen kiratsak bilduta.

Cargando editor
09/10/2017, 17:19
Eli

Presaka nabil eta hemendik ibiltzea ezinezkoa da. – Eli bere munduan joaten den bitartean zerbait nabaritzen du, buelta ematean norbait lurrean ikusten du.

- Ai ene, barka nazazu, nire munduan nago eta presa handia dut.- Eli neskari eskua ematen dio altxatzeko naiz eta, indarrik gabe egon, neska polit bat ikusten du, argala eta begi urdinak dituena, bihotz oneko pertsona dirudi.  

-Eli naiz, goiz osoa daramat hemen sartuta eta orain jende gehiago dagoenez  zaila egiten hemendik ibiltzea. Ikusi ahal duzu zerbait edateko postuak?  Zerbait edan behar dut, Egarri nago, baina txanpon gutxi ditut, artzaina naiz eta ez dut diru asko irabazten, irabazi dudan guztia hona etortzeko erabili dut, kontatu zidaten nire osaba hil egin zela eta hemen nago, utzi zuen familia bilatzen, oso zaila egiten ari zait familia aurkitzea, ez dakit ezer haiei buruz, laguntza behar dut. Nire familia sara herrian utzi dut. Sara herria frantziar herri bat da, baina ni Irunberrikoa naiz. Eta zu, nongoa zara? Zer egiten duzu hemen? 

Notas de juego

EliKKKKK... nabaritzen du. zerbait edateko posturik?. EgarriAK NAGO.

ohartxoa: ongi dago baina pentsatu adibidez kontzertu batean, dantzalekuan, zure aurrean erortzen dela ezezagun bat. Sartuko zenion txapa hori guztia? akaso hobe "-zer moduz zaude? mina hartu duzu?" dena den uler nezake presa izatea eta eskura duzun edozein aukera baliatzea zure ahaideez pistaren bat izateko. beraz ongi.

Koherentzia: 9 Kohesioa 9, ortografia 5, kantitatea 10= 33/4=8,25

Cargando editor
09/10/2017, 19:33
Ashira

"Amatxo maitia! Zenbat hitz egiten duen emakume honek! Zenbat galdera!" pentsatzen du Ashirak emakumea hizketan ari den bitartean. 

- Barka nazazu zuk niri anderea, nire errua izan da eta. - Erantzuten du neskak aurpegian irribarre batekin.- Nire izena Ashira da eta hemendik gertu dagoen herri txiki batekoa naiz. Amak bidali nau merkatu honetara irina eta garia erostera.- Esaten dio Ashirak bururatu zaion lehenengo gezurra esanez. Ez du komenigarria ikusi pirata dela kontatzea. Jendeak ez du begi onez ikusten pirataren lanbidea eta hare gehiago hamazazpi urteko neskatxa bat bada. Orduan Ashirak eskua altxatzen du eta Eliren atzean dauden postuak seinalatzen ditu.- Uste dut han ikusten den oihal postuaren ondoan saltzen dituztela edariak, mota guztietakoak gainera.- Jarraitzen du neskak emakumearen lehenengo galderari erantzuna emanez. Hara begiratzen jarraitzen du eta orduan lurretik jaikitzen ari den beste emakume bat ikusten du. Elik eta biok bota izango dute estropezu egin dutenean. Emakume zaharra da eta Ashira segituan joaten da bere laguntza eskaintzera. 

- Ondo al zaude?- galdetzen dio kezka tonuarekin.- Laguntza behar duzu?

Notas de juego

ongi, txukun.

Koherentzia: 10 Kohesioa 10, ortografia 10, kantitatea 10= 40/4=10

Cargando editor
09/10/2017, 21:43
Sofy

Sofyk erori egin da. Tripako mina handiarekin zebilen, uste du, gizonak emandako datilengatik dela. Ez da konturatu, eta harri handi batekin oztopatu egin da. Kolpe handia hartu du. Bat-batean, nabaritzen du nola bi neskato urbiltzen hari diren, haien laguntza ezkainiz.  

-Bai, mesedez. Asko ezkertuko nizueke emendik ateratzen laguntzen badidazue. -Sofyk oso urduri jartzen hasi egin da, hortik atera nahi duelako ahal duen bezain laster-. 74 urteko emakume zaharra naiz. Ez nago gauz asko egiteko bezala, egia esanez, ezertarako. -​aitortzen du emakumeak irrifar txiki batekin-. 

​-​Bi neskak eta Sofyk hortik ateratzea lortu dute. Lasaitasuna aurkitu dute hurbil dagoen lorategi polit batean. Egun zoragarria geratzen hari da, eguzki handi eta distiratsu batekin. Isiltasun luze bat egon da momento batean. Sofyk gazte bati begiratzen dio, ezagutuko zuen balira bezala. Ez daki zertaz, baina oso argi du, nonbaiten ikusi duela jadanik. ​Barka nazuze gazteak, baina ez dakizkit zuen izenak. Nola deitzen zarete? 

 

Notas de juego

akatsak: SofyK...da. kendu ergatiboa. uste du-ren ondorengo koma kendu. Hurbildu. Hemendik. gauzA. geratzen Hari da.

roleoa ongi, zaindu H horiek.

Koherentzia: 10 Kohesioa 8, ortografia 4, kantitatea 10= 31/4=7,75

oharra: begiratu lasai hiztegian lexikoa. Nik ere egiten dut.

Cargando editor
10/10/2017, 00:56
Director

Halako batean irteera batean pentsatzen ari zaretenean, ukabilkadak eta estutasunak areagotzen dira, orain jada ezin zarete mugitu eta zuen aurpegiak eta gorputzak ukitzen ari dira gorpuz eta izerdiz egindako masa trinkoan. Al-qasar-eko (gazteluko) soldaduak dira, eta jendetza bultzatzen ari dira atzetik darraizkion goi nobleziako -edo behitzat hori adierazten dute beren soineko eta oihalek- neska gazteak gidatu eta laguntzeko .

Neskak txutxumutxuen artean beren erosketak egiten dituzte eta zerbitzatzen dituzten andereñoak adi daude ziztu bizian nesken gurari eta aginduak betetzeko.

 

Notas de juego

Ba orain... egin behar didazue hiruek dado jaurtiketa bana. mugikorretik egin dezakezue. idatzi gabe. eman escribir mensaje:

dadoaren ikurrari sakatu eta: motivo Enpatia. begiratu zuen fitxan zenbat duzuen enpatian.

adibidez: Ashira, zure kasuan 10 duzu. bada jarri dificultad 10. dadoa, besterik esan ezean, 100ekoa eta bat bakarrik. bota. hamar baino gutxiago ateratzen baduzu... (bakoitzak bere empatiaren arabera gauza bat edo beste gertatuko da) ea ba bota.

 

 

por tzierto Elai eta naira NON zaudete?

 

Cargando editor
10/10/2017, 17:11
Eli
Sólo para el director
- Tiradas (1)

Notas de juego

Tirada hau gaizkii dagoo!