Partida Rol por web

Artzainaren Txirula

I. Eszena: Orozko

Cargando editor
06/10/2017, 00:48
Director

1370. urtean Hiribilduak lehiatzen ziren ahaideen gehigikerien kontra. Indartsu egin ziren eta negozioak suspertu ziren Bilboko portuetarako bide nagusian. Gaztela eta Leongo erresumak eltzea diruz gainezka zerabilen musulmanei kendu lurralde eta ondasunengatik.

Zuek kostaldetik 50 legoatara dagoen Orozkoko herrian bilatu duzu Ostatu, taberna batean.

Tabernan zaudete, eta leku librerik ez dagoenez elkarrekin esertzera behartuta zaudete. Trago batzuk hartu eta mingaina askatzen hasi zaizue. Bueno, ez gehiegi jakingo bazenute noble musulman bat duzuela zuekin eserita alde egingo zenuten.

Notas de juego

[Abiatu elkarrizketa. ezagun egin mbehar duzue baina kontuz ibili. etsaia ondoan izan dezakezu baina!

elkarrizketan bakoitzak gutxienez bi POST idatzi behar dtiu. erabili estilo zuzena]

Cargando editor
06/10/2017, 21:27
Agathe

Zaharra baino zaharragoa da leku hau. Baita zikina ere, esango luke Agathek. Hala eta guztiz ere, giroa ezin hobea. Taberna hau fama handikoa omen da, izan ere, Agatheari Orozko zapaldu bezain pronto leku hau bisitatzea gomendatu diote.

Lau ezezagun, mahai baten inguruan eserita. Denok edaten ari dira. Agathek gorri koloreko edari usaingarri bat daztatzen dago, laugarrena jada, zapore onekoa baita, nahiz eta izena jakin ez.

Beno, beste erremediorik ez dagoenez, nire burua aurkeztuko dizuet. - ausartsunez esaten die - Agathe naiz, Mariren eta Adolphe Bouvoiren alaba. Ez dakit ezagunak dituzuen, baina oso artisau ospetsuak izan dira Nafarroan zehar. Nik ere, nola ez, artisaua naiz, baina azken bolada honetan ez dut zorte onik izan, familia kontuak direla eta. Hemen bertan nauzue artisautza munduan famaren atzetik...

Notas de juego

Agathe: ongi oso, baina gauza bat.: "esango luke" baino, "pentsatzen du" hobe, ez duzu uste?

kontuz ergatiboekin: NiKKKKKK artisaua naiz.

Koherentzia: 9, Kohesioa 9, ortografia 6, kantitatea 10= 35/4= 8,75

[metarroleoko oharra: "fama handia" baina... gainbeheran zaude? hori ez da zure burua saltzeko modurik hoberena. je. Asko edango zenuen bestela]

 

Cargando editor
06/10/2017, 22:16
Thomas

Erdi mozkorra dagoela iruditzen zaio Thomasi neska arraro hura hitz egiten hasten denean, baina farregarri puntu bat daukala uste du. Eta sineskor hutsa dela ere. Nork esaten dio hori ezagutu berri dituen lau tipoei? 

Tira, famaren bila...- Ateratzen zaio ustekabean Thomasi.- Ospea ez da aurkitzen, hip. Berak aurkitzen zaitu. Ondo ikasita dut hori, bai.- Eta beste zurrutada luze bat ematen dio bere petakari. Begiak gorri kolorekoak jartzen ari zaizkio eta ezin du kontrolatu esaten ari dena.- Familia kontuak? Hip! Nireak bai familia kontuak, kontatuko banizueke...

Aita mozkor hutsa, baina hil egin zen, beingoz. Ama, erdi hila dago ere eta niri egokitzen zait zaintzea. Hip! Zorionekoak izango zarete zuek, niri tokatu zaizkidan pasarteen erdiak soilik bizitzen badituzue, hip! - Beste zurrutada luzea eta berehala aurrean dituen pertsonak lauso ikuzten ditu. - Beste tragotso bat, jaun-andreok?

Notas de juego

Thomas. Perfect.

BeHingoz

Koherentzia: 9,5, Kohesioa 9,5, ortografia 10, kantitatea 10= 39/4=9,75

Cargando editor
06/10/2017, 22:44
Asad Nisba

Asad Nisba nahiko desorekatuta sentizen da hain beste trago artzeagati, ez da konturatzen horaintxe bertan ezagutzen ari dituen pertsonak ez dutela bera den bezala ezagutu behar, ez da ongi hartuta Orozkoko taberna zahar horretan, eta bere hitzak krotolatu beharko ditu. Kopa alde batera uzten du eta besteekin hitz egitea saiatzen da.

Bueno burua aurkezten ari garela eta, txanda hartuko dut. - Urduritasun tonu batekin hitz egiten du- Asad da nire izena, Bilboko herri txiki batean hazi nintzen. - esaten du gezurra esanez- Familiako kontuak..ba... egia esanez ez ditut, beti bakarrik egon naiz, uste dut nire aitak ildak daudela, baina.. hori beste kontu bat da. Tira! oraingoz asko kontatu dizuet eta. -Trago bat hartzen duen bitartean- Eta.. Thomas, asko gustatuko litzaidake beste tragotso bat mesedez!

Notas de juego

<<ARI>>-rekin ez erabili UKAN, izan forma: laguntzen ari ditu, da/zaie. Hllda h-rekin

koherentzian: bueno, kontyz, taberna horretan, trago artean lagunak dira barruan sartuta dauden guztiak. arazoa da gaizki dagoela musuman bat lagun izatea. HAu da, arazoa ez zara zu, gizarte hipokresia baizik. baina suposatzen da inork ez dakiela... oraindik.

beste gauza bat. Zu herriko tabernara zoaz eta edozeini trago bat eskatzen diozu? laguna izangabe? je.

baina ongi:Koherentzia: 7, Kohesioa 6,5, ortografia 5, kantitatea 10= 28,5/4= 7,5

 

Cargando editor
07/10/2017, 19:56
Aritza

Aritza mozkor zamar dago eta bere burua aurkezteko momentua dela pentsatzen du. Ez daki oso ongi nola hasi, arazo asko ditu eta ez dizkie ezezagun horiei kontatu nahi. Ziur aski ez ditu pertsona horiek inoiz berriro ikusiko eta bere historioa interesgarriaga egitea erabakitzen du, gezur txiki batzuekin. Bere bizitza penagarriatik ihes egiteko eta fantasia batean murgiltzeko aukera ikusten du.

- Ni Aritza naiz, Ondarrutik etortzen naiz. Galdetuko duzue nola ailegatu naizen hona. Ba... Nahiko historio luzea da, baina laburbilduz, negozioek ekarri didate herri honetara.

- Etenaldi txiki bat egiten du beste trago bat hartzeko.

- Luxuzko oihalak saltzen ditut, zeta eta horrelakoak. Hemendik hara nabil beti eta oraingoan Orozera etorri izan behar naiz.- Jarraitzen du gizonak gezurretan. Nahiko gustatzen ari zaio fiksiosko bizi hori asmatzea, bakarrik espero du besteek sinestea. Orduan, oraindik hitz egin ez duen neskan erreparatzen du.

- Bakarrik zu falta zara! Zer kontatu ahal diguzu?

 

 

 

 

Notas de juego

oso ongi: fikzioa. Behar"-ek beti eskatzen du ukan. Izan behar naiz/dut. Historio, gabe

Koherentzia: 9,5, Kohesioa 9,5, ortografia 9, kantitatea 10= 38/4=9,5

 

oso ongi ari zarete. elkarrizketa abian duzue

Cargando editor
07/10/2017, 22:08
AIA

Aiak ez daki bere burua aurkeztuko duenik, pertsona onak iruitzen zaizkio aiari baina bere bizitza kontatzeko konfiantza handia ez dutela uste du. Aiak ez du ezta tragu bat edan, oso urduri dagoelako, berataz zer pentsatzen duten pentsatzen  du dembora osoan. Azkenean tragu bat hartzea erabakitzen du eta bere buruaz gezurtzea ere.

-Ejem ejem... Ba ni Aia naiz nafarroan bizi izan dut bizitza osoa, nire gurasoak nirekin eta nire anaia Iñakirekin bizi dira. Leku onetan pasatzen ditut horduak lagun batekin baina gaur oso lampetuta zegoenez bakarrik etorri naiz. Nik eiztaria naiz eta gaur egun librea artu dut ama zaintzeko goizean.

Aiak ez daki ondo edo gaizki geratu denik, jarri duten aurpegiak arraroak direla pentsatzen du, baina Aritza atera duen irria Aiari gustatu zaio, Aiak Aritzari begiratzen dio dembora osoan gustokoa duela uste du. Aiak bere bizitzaz gezurtu du jende orrengan konfiantza ez duelako eta beldurtuta dagoelako.

-Eta zu aritza, neska laguna al duzu...?

Notas de juego

oso ongi roleatzen. begiratu ortografia eta gramatika: ez duela (komunztadura zaindu). DeNbora. Horduak, Honetan. erakusleak H-rekin. Ergatiboak NiK ehitzaria naiz...

Koherentzia: 8, Kohesioa 8, ortografia 3, kantitatea 10= 29/4=7,75

Cargando editor
07/10/2017, 22:42
Martin Etxabarri.

Tabernaria inguratzen zaizue eta sagardo pitzer batzuk eta haragi zerra dakartza.

-On egin daizuezan. Ez dagos Bizkaia osoan halango sagardo eta haragirik. Ezeben beharrean bazenduez, abisau, entzun. Oihu egin ta etorriko naz. Erne gaur jende asko dago. (bizkaieraz noski)

Notas de juego

ongi ari zarete altxa betse errondatxo bat. oso Ongi AIA. gladetu diozunean Aritzari... ea zer erantzuten duen.

Cargando editor
08/10/2017, 11:34
Thomas

Thomas ez du ezer ulertu tabernariak esandakoaz, baina ez du bere burua gai ikusten hitz bat besterik ez esateko. Bost edalontzi bete edan ditu dagoeneko, eta burua bueltaka dauka lehenengoatik. Ez dago ohituta hainbeste edatera, baina azken boladan, gauzak ez dira hain ongi ibili eta edari arraro hori bere ihes-atea bezala ikusi du. Aiak egindako galderaren ostean dena isilpean geratu denez, hitza hartu egin du Thomasek. 

Ehiztaria, e? Eta hemengo basoak eta inguruneak ikusita dauzkazu? Hip! - Aia urduri baino urduriago dagoela ikusten du, agian ez zuelako espero berari hitz egiteko asmoa zuela.- Begira, belar baten bila nabil, ez da ezer berezia... - Ezta pentsatu ere esango die bere benetako asmoa.- Hip! Baina liluratuta nauka eta ez dut inondik aurkitzen, hip! Lagunduko didazu? - Haur bat bezala, ezpaina beherantz jartzen du eta eskua ukitzen dio Aiari. 

Beste zurrutada bat eta berehala oreka galtzen du, eserita egon arren. Burua mahai gainera erortzen zaio. Lau lagunek nazkarekin begiratzen diotelaz ohartzen da. Nor naizen jakingo bazuten...

Notas de juego

Thomas atzerritarra da, beraz aitzakia bazenuen "ez ulertuarena" esateko. Koherentea guztiz zure pertsonaiarekin.

akats batzuK: ThomasEK ez du. erdarakada bat: ihes atea. hobe ihesbide.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 6, kantitatea 10= 35/4: 8,75

Cargando editor
08/10/2017, 13:36
AIA

Thomasek egindako galdera harritu egin dio Aiar.  Berari galdetu dio Thomasek? Zergatik?... Aia oso urduri dago, Aritzak ez dio ezta begiratu ere galdera egin eta gero, baina Aiak aritza urduri dagoela nabaritzen du, aurpegian masail gorriak jarri zaizkio Aritzari... Tentsio asko dago beraien artean Aiak bakarrik ortik atera nahi du baina oso ospetzua izango zen hortik ateratzea Thomasek galdera egin eta gero. Tragu bat edaten du Aiak eta tira.

-Ba... bai, ezagutzen ditut hemengo basoak nire etxea besain ondo, belar onak daude hemendik eta uste dut lagundu ahal dizudala.

Thomasek irribat bota dio Aiari, hori lasaiago utzi dio azkenean konfiantza txiki bat hartzen ari dutela biok uste du Aiak. Aiak Aritzari begiratzen dio dembora osoan eta beldurri gabe berriro galdetu dio.

-Tira Aritza erantzungo didazu galderari?

Aritzak Aiari begiratzen dio eta irri bat botatzen dio, Aiak irriari erantzuten dio beste irri batein eta Aritzak hasten da hizketan...

Notas de juego

akatsak: harritu egin du: nor-nork. Hortik H-z. utzi DU. ARI dira DUTELA. "erantzungo diozu. AritzaK hasten da.

kontuz ergatiboekin. baina bestela ongi.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 3, kantitatea 10= 31/4=7,75

 

Cargando editor
08/10/2017, 17:06
Agathe

Aritzak hitz egitera abiatzen denan, tragotxo batzuk emandako konfiantzarekin, Agathek mozten dio. Mozkorra dago bai. Edonork esango luke egun oso daramala edan eta edan.

Beste trago bat nahi neska-mutilak? - artisau gazteak esaten du tentsioa ageri baino ageriagoa dela ere.

Konfiantza asko ikusten dut Thomasen eta Aiaren artean, konfiantza berezi bat deituko nioke nik. Aurretik ezagutzen zirela badirudi, egia izango da? Gezurretan dabiltza? Amodio puntu bat ikusten dut ere, dakidan baino erlazio serioago bat egongo da haien artean? Baietz esango nuke nik ba. Nori liluratzen diote belar batzuk? Thomasi ez dut uste... Aiarekin bakarka egon nahiho du. Baina, zergatik ezkutatuko dute haien erlazioa? Izan zitekeen mozkorregia nagoela je.

Belar berezi batzuk? Bai zera! Ez duzue sekreturen bat izango eskuen artean ezta? - tonu desegoki batekin esaten du, baina nahi gabe ere.

Ederki Agathe. Tentsio bikoiztu egin duzu. Beti hitz egiten duzu behar duzuna baino gehiago. Noizbait ikasiko duzu?

Agatheri mozkortzea ez da batere ona, buruan daukan guztia ahotik askatzen du!

Aritzek aurpegi esatseginago batekin ezin zion begiratu Agatheri eta orain bai, bufoia, hitz egitera ausartzen da.

 

Notas de juego

akatsak: AritzaK denean. Nork liluratzen DUTE belar batzuk nor-nork. IZAN daiteke (=podría ser) hobe zuk jarri duzuna baino: zitekeen (=hubiera podido ser).

oso egokia bestela. segi horrela.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 3, kantitatea 10= 31/4=7,75

Cargando editor
08/10/2017, 17:40
Aritza

Aritza harrituta geratzen da Agathek egindako galderarekin, ahoa itxita mantentzea oso zaila da? Gaia uzten, Aritza hitz egitera zailatuko da inork ostopatu gabe.

- Ba.. ez, ez dut neska laguna, inoiz ez dut izan, itsusia naizelako izango da, ez dakit! JiJi

- Lotsatuta esaten du, besteen pentsamenduan pentsatzen... beste tragotxo bat hartzen du eta Aiari begiratuz irri egiten du.

- Zer ba? - Galdetzen du interesgarria egiten... oso arraroa egin zaio galdera hori entzutea, baina ere ilusioa egiten dio, hori Aiak interesa daukala erakusten duelako, Aiak neska polita iruditzen zaio, baina zerbait arraro izkutatzen duela pentsatzen du eta Agathe ere, belar batzuk bilatzen... oso jende arraroa direla iruditzen zaio. Eta sudurrak sartzen behar ez duen tokian Agatheri galderatxo bat egiten dio trago bat emandaz.

- Eta zuk, zertarako nahi dituzu belar horiek Agathe?

 

Notas de juego

akatsak: saiatu. gaia utziz. oZtopatu. AiaK... zaio

hobe hau: besteen pentsamenduak irudikatuz... eta hau: interesantea eginez

"roleatzea" oso ongi.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 3, kantitatea 10= 29/4=7,75

Cargando editor
08/10/2017, 19:13
Asad Nisba

- Asad elkarrizketa horretan lekuz kanpo dagoela sentitzen da, ez dio inork hitz egiten, agian nork den ohartu dira eta tabernatik kanpo bota nahi dute-

Mozkortuta nago bai, baina zin egingo nuke Agthe ez da belarrak nahi dituena baizik eta Thomasek ezta? Baina egia esanik zertarako behar ditu Thomasek belar espezial batzuk? Honek zerbait ezkutatzen du, baina ohartuko naiz nork den benetako Thomas.

- Belar batzuk? jajaj, zertarako jateko? - Gheiegi edan duela ohartzen da hori esan eta gero baina gustora dago eta beste tragotxo bat daztatzen du bere ahoarekin.

bueno bueno... oso isilak ikusten zaituztet, ez duzue ezer kontatzeko? ez dut sinisten, seguru zerbait gordetzen ari zaretela. zergatik esan dut hori? ni naiz zerbait eskutatzen duena, ze tuntuna naizen... espero dut inork konturatu denik. Hain mozkorrak gaude guztiok. 

- Asad zerbait egin behar zuen estutasun momentu hartatik ateratzeko-

Garagardo bat jaun-andereok?

 

 

 

Notas de juego

akatsak: sentitzen du/da. norK den hauteman dute. ...baizik eta tomasek. daStatu. Asad-ek zerbait egin behar zuen. kontuuzzzzz ergatiboekin. mesedez.

Koherentzia: 9, Kohesioa 7, ortografia 2, kantitatea 10= 29/4=7

Cargando editor
09/10/2017, 23:57
Txomin Letamendi

Elkarrizketa berotzen ari zen momentuan inguratzen zaiei mahaikideei artzain zahar bat. Nekatuta dago eta bustita kalean egiten duen lanbraogatik. Gainetik kentzen dituenean babesteko daraman ardi larruak harriz betetako bizkar zorroa kendu izan balu bezala sentitzen da. Irri egiten dizue eta begiradarekin baimena eskatzen dizue, zuen mahaian dagoen leku librean esertzeko.

-Eztot gomuta nik euripean hiru ordu pasa izana. AAAaa zeinen ona dan Martinen sagardoa -esaten du herritarrak trago luze baten ondoren-. Baina gazta gurea da hoberena. Bai jaun-andreok -esaten du irribarrea ahoan sakeletik gazta gantzatsu bat mahairatuz-. Hartzazue eta probatu bere zapore bizia.

Gazta xaflatan mozten du eta pasatzen dizue.

-Ai Ene hauxe deutsue ene azkenetako gazta -Irria desagertzen zaio eta keinua tristetzen. Begirada, gaztari zuzentzen dio eta begirada finkoagatik badakizue bere burua orain gutxi gertatuko zerbait oroitzen ari dela. Arreta pixka bat jarriz gero begi zahar eta itxietan kristaleko ur distira ikus dakusakezue.

 

Cargando editor
10/10/2017, 17:07
Thomas

Negar egiten ari da, edo nire imaginazioa besterik ez da? Galdetzen dio Thomas bere buruari, gizon zahar hori ikusterakoan. Nahiko zakarra dela dirudi, baina asko gustatzen zaizkio Thomasi bere larruzko arropak. Gainera, bota dien irri zintzoak hunkitu egin du azti gaztearen bihotza. Leku bat egin dio taberna bera baino zaharragoa dirudien eserlekuan, eskuinerantz pixka bat mugituz, eta gizona eseri egin da. 

Zeinen ona dagoen elikagai hau, mmm... - Esaten du Thomasek gazta mihazkatu eta dastatu ostean. Benetan zapore ona duela uste du.

Berehala jarraitzen diote besteok eta denok gazta zatitxo batekin bukatzen dute eskuen artean. Irri batekin ikusten ditu besteak, baina gizon zaharra, etorri berria dena, ez du begirada kendu gazta dagoen lekutik, eta ez du ezta hitz bat esan oraindik. Thomasi pena asko ematen dio gizona, inork inoiz eman ez dion bezala, eta laguntzea erabakitzen du, orain mozkorra pasa egin zaiola probestuz. 

Tira, garagardo honek ez du pena merezi, baina hori - Esaten du gazta seinalatuz. - Hori bai dela elikagai ona. Ez dakit nola demontre esan duzun deitzen dela, baina ez dut sekula  halakorik dastatu nire lurraldeetan, inoiz! - Eta algara luze bat ateratzen zaio. 

Ez dakit nire imaginazioa izango den berriro, baina gizona barre txiki bat egin du. Eta ez da Aiak begi disdiratsuekin begiratzen nauena?

   

Notas de juego

bikain. gizon zaharraK, etorri /iritsi berria denaK,... du (nork); galdetzen dio ThomasEK bere buruari. dio=nor-nori-nork)

erdarakada: pena merezi ="merece la pena". hobe EZ DU MEREZI

inoiz ez.

Narrazioa oso ona segi horrela.

Koherentzia: 10, Kohesioa 9, ortografia 3, kantitatea 10= 32/4=8

Cargando editor
10/10/2017, 19:44
Agathe

Agathek, Thomasen atzetik, gazta zati usaintsu bat hartzen, konfiantza gutxirekin eta daztatzen du.

Ikaragarria da jauna, mmm goxo-goxoa, oso zapore ona dauka gazta honek, harrigarria, zorionak bai. - esaten dio Agathek bere borondate onenarekin eta gezurrik esan gabe -

Gazta jan eta aitona zoriondu ostean, Agathe geldi-geldirik geratzen da, izoztuta, bere pentsamenduetan limurtuta, inguruan gertatzen denaren jabe ez izaten.

Nor izango ote da agure hura? Bere keinuak, bere begirada ezagunak egiten zaizkit. Susmatzen du Agathek. Amets polit eta lotan jarraitzeko modukoak bezala ume garaietako irudiak etortzen zaizkio burura. Bere aitonarekin bizitako momentuen iruadiak. Oso harrigarria iruditzen zait, gazta hori... Lehenik daztatuta daukat bai, ziur nago. Baina, zergatik etortzen zait nire aitona burura? pentsamenduetara? Hiltzat jo zuten orain dela bost urte, justu egun honetan, urriak hamar, ondo gogoratzen dut. Arraroa da egokiera hau, arraroegia.

Nire aitona izango da? Ez... hilda dago, behintzat hori esan zidaten.

 

Notas de juego

"jabe ez izaten" hobe <<jabe izan gabe>>.

Oso ongi, flasback polita aitonarena, perfekto ekarria. baina ez dizue jakinmina piztu zergatik horren gazta ona azkenekoa izango den? Arraioa

Koherentzia: 10, Kohesioa 10, ortografia 8, kantitatea 10= 38/4=9,5

 

Cargando editor
10/10/2017, 21:02
Asad Nisba

Dena pelikula bat bezala ikusten du Asad, dena mugitzen da, ez du bere mahaiko lagunen aurpegiak parekatzen. Baina zin egiten du bere mahaian beste pertsona bat dagoela, zaharra eta aurpegi txarrarekin. Janaria dirudien triangelu forma arraro bat ateratzen du denak daztatzen ari dira eta Asad ere probatu nahi du. 

Zati txiki bat hartu eta ahora eramaten du.

Ze onaaa! esaten du janaria irentsi gabe oraindik. Nola esan duzu deitzen dela gauza hau? Kasta? Ez dut inoz horrealakorik daztatu. Gizonari irrifar txiki bat marrazte zaio aurpegian. Baina ez da berak esandako hitzengatik. 

Aghateri begiratzen dago ezta? Agian mutil-lagunak izango dira eta ez dute ezer esan? Ez dut uste.. oso zaharra da.

Gazta bukatu bezain laster Asad konturatzen da Aia ezer esan gabe komunera joaten dela. Buruari bueltak ematen geratzen da momentu batez galdetzen zertarako joan den komunera baina bat-batean etortzen zaio burura Thomasek ez dela berak esaten duen bezala, eta desestali behar duela.

 

 

 

 

Notas de juego

NORK. AsadEK... ikusten du. dastatu.

azken paragrafoa zertxobait "ilun" dago. hobe azaldu beharko litzateke.

Koherentzia: 7, Kohesioa 6, ortografia 3,5, kantitatea 10= 26,5/4=6,5

Cargando editor
10/10/2017, 22:14
Txomin Letamendi

-BAda, esan bezala mahaikide agurgarriok -esaten du artzainak trago luze baten ondoren. masailak gorritu egin zaizkio eta mingaina askatu ere bide batez-, Iturriotztar Gorka izeneko Suge madarikatu horrek hiru hilabeteko lana pikutara bidali dit. Ez niri bakarrik beste herritar batzuei ere.

Beste trago luze baten ondoren, maukarekin garbitzen du muturra:

-Ai ene Ambotoko Dama gurea! Zergatik oparitu zenion Txirula gure neskatoari? -Altxatzen du eskua eta kolpe batez mahaian jotzen du. Hain gogor jo du, ezen ondoko mahaiko jendeak bertsoak kantatzeari utzi baitio.

Pentsa bere ondasun guztika galdu ditu, hori atsekabe...

Notas de juego

hemendik aurrera badakizue nola egiten den. ez duzue zertan besteei itxaron behar, adi egon partida jolasten ari zaretenok eta orain arte bezala idatzi egokia denean. korapiloa askatu.

Cargando editor
11/10/2017, 19:00
Agathe

Artisau gazteak bere pentsamenduetan limurtuta jarraitzen zuen, artzainak kolpea ematerakoan. Zer nolako ezestekoa hartu duen Agathek! Baina, balio egin dio errelatitate mundo honetara berriz bueltatzeko.

Beti pertson kopuru murriztuagoarekin baldin bazaude, konfiantza gehiagorekin hitz egiten duzu. Eta kasu honetan, sei ezezagun izatetik, lau izatera pasa gara bi minuturen kontuan. Aia komunean dago eta Aritzak negozio kontuengatik utzi gaitu. Azkeneko arrazoiarengatik, Agathe bultzatu da agure zaharrarekiko nahi duen informazioa lortzeko.

Agathek oso triste nabaritzen du artzaina.

Lasaitu jauna. Zer da gertatzen zaizuna? Ondasun guztiak galdu dituzula? - Agathek gizona lasaitzeko beharrarekin galdetzen dio, behar horren zergatia jakin ez arren.

Nolabaiteko maitasuna sentitzen dut berarengan. Ez da posible... ezagun berria da niretzat.

Barkaidazu galdera, baina, ezagutzen al didazu? - Agathek urduritasun puntu bat sortzen du agurearengan, zure lehenengo musua ematen duzunean sentitzen duzun urduria bezala. - Zure gazta daztatzean, errraz nabaritu dut nire aitonak egiten zituan gazteen antzekotasun ikaragarria. - Neskatoak konfiantza osoz esaten du.

Agathe zure emozioak kontrolatu mesedez, mozkor momentua pasa egin zaizu eta. Beti hanka sartzen zabiltza ez datozten bat galderekin.

Gizonak ez du eskua mahaitik kendu kaskakoa eman duenetik. Bat-batean, artisaua konturatzen da agureak bere aitonak zituen bi orezta berdin-berdinak dituela. Hatz erakuslearen atzeko aldean.

Ni-nire aito-tona zara. - totelduraz esaten du, malkoak begietatik irteteko prest daudenean. Agatheri inoiz ez bezala kostatu zaion esaldia ahotik atera du.

Notas de juego

pertsonA. "Bultzatu da????" ahalegindu da euskara jatorrean edo. gazten. "EZ datozen bat galderekin" berregin hori ez da euskara. etab.

Koherentzia: 8, Kohesioa 5, ortografia 3, kantitatea 10= 26/4=6,5

egitan edanda zaudela ji ji.

 

Cargando editor
11/10/2017, 19:30
Thomas

Etorri ahal ziren gizon guztietatik, artzaina Agatheren aitona da? A zer nolako ezustekoa oraingokoa! 

Thomasek zeharka begiratzen du ondoan duen eszena hunkigarria: Agathek elurra bezain txuria du aurpegia egin duen aurkipenaren ondorioz eta bai artzaina bai Agathe, elkarri eusten ari diote begirada. Izkin batean, Asadek ez du ezer ulertzen, edo behintzat hori da bere aurpegiko keinuak helarazten duena.

Bestalde, Thomasi ez zaio familia hori duen nobela arakatsuak interesatzen, baizik eta artzainak esandako hitzak. Nahiz eta zailtazunez ulertu euskal lurraldeetako hizkuntza, garbi ulertu egin du aztiak "Txirula" hitza eta atentzioarekin entzungo du orain bertan egingo dion galderaren erantzuna. 

Ejem, barkatu une desegokia bada, baina esan duzun hori, Txirularena, errepikatu ahalko zenuke? - Txirula hori aurkitzera etorri dela kontatuko dien momentuan, ahoa ixtea erabakitzen du, bere intuizioari jarraituz. - Tira, entzuna daukat hemengo lurraldeetan Txirula hori oso objektu maitatua dela eta ezagutzeko asmoarekin nenbilen, jakin-nahikeria besterik ez... - Artzaina hitz egitekotan dagoenean, Thomasek zerbait gehiago esaten du. - Eta landare berezi batzuen bila ere nabil, lagundu ahalko bazenu azti xume honi...     

Notas de juego

aurkikuntza. ARI zaizkio (ARIrekin ez erabili ukan). komunztadura: lagundu ahalko bazenio (nor-nori-nork)

bestela ongi.

Koherentzia: 9, Kohesioa 6, ortografia 3, kantitatea 10= 28/4=7

Cargando editor
11/10/2017, 22:10
Asad Nisba

Asad begirada galduta dauka tabernan zehar baina kolpe bat bere pentsamenduetatik esnatzen dio.

Ongi entzun dut? Gizon hori eta Agathe familia dira? sinestezina da! 

Txirula hori.. bai! zerbai oso interesgarria entzun dut hortik, horain dela 5 minutu gizon batzuk abiatu dira txirularen bila. Esaten du harrokeria puntu batekin. Badakit non gordetzen den txirula famatu hori, norbaitek esan zidan orain dela urte asko. 

Asad konturatzen da Thomasek bota dion begirada, begirada erronkaria da agian gorroto pixkat batekin.

Zertarako beharko ditu Thomasek belar batzun eta txirula famatua? Momentuzez dut ezer ulertzen... agian oradin mozkorra nabil, baina Thomaseri laguntzeko prest egongo naiz, baldin eta zertarako erabiliko dituen esaten badit.

Thomas! beste kopatxo bat? Esaten du Asaden irrifar batekin.

Notas de juego

kolpe batEK esnatzen du. horain. bota dion begiradaz. tomassh-i.

ea ba ergatibo horiek eta H-ak

badakit non gordetzen den... hori da hori! farol itzela.

Koherentzia: 8, Kohesioa 7, ortografia 3, kantitatea 10= 28/4=7