Partida Rol por web

Nire Erreinua Txanpon baten Truke 3B.2 (in basque)

I. ESZENA: NULENHEIM

Cargando editor
20/11/2020, 08:23
Golgi

Enzok proposatutako ideia ona iruditzen zaio Golgiri, keinu bat egin dio ados dagoela esateko. Golgik Nulenheim ezagutzen duen bakarra da eta horregatik badaki nondik bilatzen hasi.

- Herriaren eskuin aldera joango gara, Tolia janaria bilatzera joan denez seguraski hortik egongo da, janaria bilatzeko leku aproposena delako. -Esan du Golgik oso ziur.

Enzok eta Gogik bidean jarri dira eta Nulenheimeren eskuineko aldera abiatu dira. Kale askotan begiratzen hasi dira, Toliaren arrastorik ez, jendeari galdetzen diote baino inor ez daki ezer. Nahiko denbora daramate bilatzen eta bakarrik bi kale gelditzen zaizkie, bat irterarik gabeko kale estu bat, bestea amaierarik ez duen iruditzen duen kale zabal eta handi bat. 

Bapatean Tolia leiho batetik ikusi dute, nahiko izututa dirudi.

Cargando editor
20/11/2020, 09:00
enzo

Antonila etxe barruan ikusten ari gara eta ikaratua bezala ikusten dugu, atea irekita dago eta etxe barruan sartu nahiz Golgi berriz, kanpoan gelditu da bijilatzeko. Atetik sartzerakoan usain arraro bat etorri zait ez dakit zerena da baino oso fuertea da. Eskuin aldean sukalde zahar eta zikin bat dago, aurrekaldean pasabide oso luze eta ilun bat ikusten dut. Antonila atetik sartzerakoan ezker alderantz dago eta hara abiatu nahiz.Atea ireki eta beldurrezko filmetan bezalako soinu beldurgarria egin du baino aurrera abiatu nahiz.Antonila hor dago altzairu baten gainean exeria negar batean.Ni nintzela ikusi duenean nire besoetara bota da.

-Antonila zer gerdatu da? zerbait pasa zaizu, ongi zaude?-Galdetu diot intriga batekin.

Golgi etxera sartzen ikusten ari naiz lehiotik.