Partida Rol por web

MACADABRE (in basque; euskaraz) LARRAINTZARKO dbh 4. maila

1. JARDUNALDIA: GOT TALENT BRIGADA

Cargando editor
09/03/2020, 18:12
Ayarza dokotorea

Ibaitik ateratzea lortu nuen eta lehenengo pertsona ikusi nuena unaistandard doktorea izan zen nire buruari milaka galdera egin nizkion, non egon da unai denbora onetan? zer egingo nuen bera ez baldin bazen agertzen? galderak alde batera utzi behar nituen orain. Unaistandard doktoreak zutitzen laguntzen dit ondoren besarkada bat eman, besteak non dauden galdetu diot baina berak ere ez daki non dauden,  orain gu bakarrik gaude. Azkar pentsatzen hasi behar ginen ea janaria nola lortu genezakegun baita ura ere eta nonbait lo egiteko tokia bestela arazo larriak izango genituzke. Gure aurrean baso bat dago eta an janaria izango dug baita ura ere eta basorantz joateko proposatzen diot Unairi.

Cargando editor
09/03/2020, 18:26
unaistannard

UNAISTANNARD DOKTOREA. 2EB/4. Ordu batzuk lehenago… Bilatzen hasi nituen, bainan egia esanda, ez neukan ideiarik ere ez, non egon ahal ziren, nola, bizirik, hilda, norekin… Agian ni bainan hobeago zen norbait aurkitu zuten, nahi ala ez, ni ez nintzen oso lagun ona, lakuko monstruoak haien biziak arriskuan jartzen hari zenean ez nuen ezer egin, alde egin nuen. Bainan nire mila pentsamendu txarrak alde batera utziz bilatzen jarraitu behar nuen. 

 

Azkenean lakura iritsi nintzen, eta han ikusi nuen Ayarza doktorea, lokatzetik atera ezinean, eta jakin nuen hori zela nire oportunitatea, Ayarza doktorea salbatzen banuen barkatu egingo zidan, berak gutxienez, eta besteak bost axola, uste nuen hildak zeudela eta. Errekatik atera eta basora abiatu ginen, ea zer gertatzen zen honetan.

Cargando editor
09/03/2020, 18:32
Ayarza dokotorea

Orain ez neukan denborarik ea unai barkatu edo ez barkatu, pentsatzen nuen bakarra zen ea nola bizirik iraun ahal genuen orain. Zerbait entzuten nuen ez nekien oso ongi zer zen, edo nire imajinazioa izango zen egarriak jota geundelako, baina aurrerantz ibiltzen joaten ginen bitartean hobetu entzuten nuen, ura entzuten nuen, ibai bat izango ahal zen? Unaiek ere entzuten zuen eta biak korrika hasi ginen basoan zehar. An haurrean zegoen ibai zoragarri bat urez beteta, ur garbia, lokatzik gabeko ura. Momentu artan eskerrak eman nion bizitzari eta ura edan behar nuen ez zitzaidan axola gaixotasunen bat hartu ahal nuenik.

Cargando editor
09/03/2020, 19:05
unaistannard

UNAISTANNARD DOKTOREA. 2EB/5. Ura edan genuen txakurrak izango bagina bezala, erreka hau garbia zen, ez Ayarza zetorren erreka bezala, hori gorria zen eta, ez nekien odola edo lokatza zen, espero nuen lokatza izatea, basoak beldur nahikoa ematen zuen jada. Erreka garbitik ura edan eta Ayarza begietara begiratu buen, berak ere begiratu ninduen eta besarkada eman zidan, besarkatzen geundela fuerteago besarkatu eta barkamena eskatu nion.

-Barkatu. Badakizu niretzat garrantzitsuena zarela, monstrua ikusi nuenean pentsatu gabe ihes egin nuen, bainan jakin ezazu ez nuela berriz egingo, inoiz.

Barkatuta geuden, orain bidea jarraitu ahal nuen arazo larriagoetan pentsatuz, bide honek luzea ematen zuen eta.

 

Basotik ibiltzen jarraitu ginen, Ayarza doktoreak bizimodu honetara egin behar ginela esan zidan, beraz, txabola bat egin behar genuen, ezin genuen kanpoan lo egin han zeuden gauza misteriotsu guztiak zeudela jakinda, eta gauza misteriotsuetan pentsatuz, bat agertu zen, troll erraldoia. Ez nuen sekulan monstruo beldurgarririk ikusi, lakuko monstruo likatsuak beldurra ematen zuen, bainan honek monstruo likatsua zapalkada batez desegin ahal zuen, ez nekien zer egin.

 

Instintiboki korrika hasi behar nuen bainan orduan Mertxeren oihuak entzun nituen, trollak eskuan zintzilik zeraman kaiolean itsita zegoen, gure laguntza izateko otoitz egiten, ezin dut imaginatu nolako beldurra izan behar zuen momentu horretan. Trolla Gero eta gertuako zegoen, eta guk, ezin genuen ihes egin, Mertxe salbatu behar genuen eta. Ezta Ayarza doktorea?

Cargando editor
09/03/2020, 19:20
unaistannard

UNAISTANNARD DOKTOREA. 2EB/6. Egia esanda, Mertxe salbatzea, bera eta gu ere hiltzea suposatuko zuen, beraz, oihu eginez esan nion Ayarza doktoreari.

-Ezin gaitu ikusi, izkutatu behar gara eta bere bizitokira harte jarraituko dugu trolla, han askatuko dugu Mertxe, orain ezinezkoa da.

Ayarzak buruarekin baietz esan zuen eta biak korrika egin genuen zuhaitz baten atzera, geldirik geratu ginen. Trolla gure zuhaitzaren beste aldetik pasa zen, gutaz konturatu gabe, libratu egin ginen. Orain zati zaila tokatzen zen, trolla jarraitzea, ez genekigun noraino jarraitu beharko genuen, ez nora, ez Bera bezalako gehiago egongo zirekin, horrek ematen zidan beldur gehien. 

 

Zuhaitzez zuhaitz joaten ginen Ayarza eta ni, izkutatuz, Mertxeren oihuak eta desesperazio malkoak burua puzten hari ninduten, bainan ezin nion isiltzeko eskatu, gogor mantendu behar ginen trollaren bizitokira iritsi harte.

Cargando editor
09/03/2020, 21:03
Ayarza dokotorea

Unai eta ni oso beldurtutak geuden baina mertxe gure laguna zen eta beraz troll orretaz salbatu behar genuen, behin salbatu nuen eta orain berriro tokatzen zitaidan, baina oraingoan ez negoen ni bakarrik, Unairekin nengoen eta errazagoa izango zela pentsatu nuen. Trollaren aztarnak jarraitzen ari ginen baita mertxeren ohiak ere asko entzuten ziren eta. Trolla kobazulo batean sartu zen eta gu geldirik gelditu ginen harri baten atzean, bera kobazuloan sartzen ikusi genuen baina beldurra geneukan ea beste trollen bat egongo zen: bere familia edo bere lagunen bat. Ordu bete egon ginen itxoiten ea zerbait entzuten genuen eta bat-batean lurra dardarka hasi zen, trolla urbiltzen ari zen eta gu berriro ezkutatu ginen. Trolla bere kobazulotik irten zen baina Mertxe gabe zegoen, orain aukera geneukan sartzeko eta Mertxe doktorea askatzeko.

Cargando editor
09/03/2020, 21:15
Ayarza dokotorea

Unai eta ni kobazuloan sartu ginen, beldurtuak, begiratzen asi ginen ea Mertxe non egon ahal zen baita trollen bat zegoen. Kobazuloa oso handia zen, nik banantzeko ideia eman nuen baina Unaiek ideia txarra zela esan zidann trollen bat agertzen bazen hil egingo gintuelako. Biak aurrera jarraitu genuen, elkarrekin, zerbait entzun nuen hurrunean, norbait negarrez, Mertxe izango zen? Noski nor bestela. Korrika joan ginen bere bila eta an aurkitu genuen kahiola batean, lurrean zegoen. Elkarrekin geuden baina nola aterako genuke kahiolatik?

Cargando editor
09/03/2020, 22:27
unaistannard

UNAISTANNARD DOKTOREA. 2EB/7. Nola atera ahalko genukeen Mertxe kaiolatik? Zaila, edo ezinezkoa izango zen. Kobazulo hura ez zen beti imaginatzen dugun kobazuloa, ez zen kobazulo simplea, mendi barruko laberinto bat zen, alde guztietara bideak zeuden, eta, bere jabeen, hau da, trollen, neurrikoak ziren, herraldoiak.

Nola aurkituko genuke giltza kobazulo horietan? Saiatu ginen bien hartean barroteak irekitzen bainan ezinezkoa, Mertxek ezin zuen gehiago, orduak zeraman kaiolean itxita eta guk ezin genuen ezer egin, zerbait edo norbait gehiago behar genuen. Ayarza doktoreari ea laguntzaren bila ateratzea zer iruditzen zitzaion galdetu nion. Zer diozu Ayarza?

Cargando editor
11/03/2020, 10:24
Ayarza dokotorea

Ez genuen giltza inondik, aurkitzen non egon ahal zen giltz madarikatua? Giltza gabe ezinezkoa izango zen. Unaiek nire erantzuna itxoitzen ari zen baina nire burutik gauz asko psatzen ziren. Laguntza bila joaten bagina eta trollen ba agertzen bazen? edo galtzen bagina?... Laguntza bila joateko idea azkenean ideia ona zen eta baietz esan nion Unaieri. Mertxe doktorearen aurpegian ikusi nuen beldurra zeukala, baina laguntza bila joan behar ginen. Kobazulotik atera behar ginean berriro lurra sdardarka hasi zen eta han ikusi genituen, hiru troll zeuden. Gu  izutuak ez genek8ien zer egin eta korrika barrura sartu eta ezkutatu ginen. Zer egingo genuke orain?? 

Cargando editor
11/03/2020, 10:36
unaistannard

UNAISTANNARD DOKTOREA. 3EB/1. Kobazulo barruan izkutatuta geuden, ez genekien nora eramango ziguten bide haiek, Mertxe kaiolean itxita zegoen eta ez geneukan giltzarik, Ikeer galduta zeraman hasieratik, eta ez nekien hilda edo bizirik egongo zen, eta bizirik egotekotan non egongo zen. Lehenengoak gu ginen, handik atera behar genuen trollak gu ere ez isteko, eta gero Mertxe salbatu, Ikeer gu aurkitu beharko gintuen gurekin egon nahi bazuen, guk nahikoa genuen gurekin eta Mertxerekin.

Trollak lurrean zegoen odolez margotutako izarraren inguruan eseri ziren eta hitz ulertezin batzuk esan ondoren bat-batean trollak pertsonak bihurtu ziren, biluzik zeuden emakumeak ziren, uste dut trolletan bihurtzen zirela eta gero bere gorputz normaletara bueltatzen ziren, agian beste monstruoetan bihurtu ahal ziren ere, ez genekien oraindik. Handik eskapatzea lortu genuen, kanpoan geuden, ez genekien nor bilatu, bainan gutxienez gu bizirik geuden eta kanpoan.