Sotito nekatuta sentitzen da, eta nahi duen azkeneko gauza arazoetan sartzea da. Atso horrekin nahiko oroitzapen txarra gelditu zaio. Baina kontzientea da aurrera jarraitu behar dutela. Besteei galdetu egiten die — Aizue, eta etxe horretako pertsonei eskatzen badiegu lo egiteko logela bat? Ni oso nekatuta nago eta etxe horretan seguru egongo gara monstrua azaltzen bada — .
Sotitori nahiko arraroa iruditzen zaio dena. — Eeee, nola izan daiteke etxe bat hemen erdian egotea, zibilizaziotik kanpo? — . Etxerantz gero eta gehiago hurbiltzen dira. — Oso etxe zaharra dela dirudi, baina nik lo egiteko ez dut batere arazorik — dio Sotitok.
Sotitok bakarrik lo egitean pentsatzen du. Dena bukatu dela uste du, ez dagoela arazo gehiagorik, baina bere barruan oraindik aztoratzen duen zerbait du.
gidoiak akotazioaren inguran mesedez.
nota: 10
Etxetxoa begiratzen gaude ea fidagorra den ala ez, bakoitza bere aldetik etxea inguratzerakoan bapatean oihu batzuk entzun ditugu etxe barruan eta minutu baten buruan Oxkarriko doktorea tranpilla edo lurreko ataritxo batetik erori eta jesukristoren zartakoa ematen da.
Oxkarriko oihuka hasten da ea norbaitek entzuten dion baina alferrik dela dirudi, Oxkarriko Itsaso doktoreak esan zituen hitzez oroitzen da eta motibazio punttu bat geihago ematen dio hortik azkar aterako dela uste duelako; oso ongi eramaten baitira.
— Espero doktoreetako bat nitaz gogoratzea, ez da oso leku atsegina hau, oso ilun dago...
Bapatean 5 minututan guztia pikutara joan da, Oxkarrikoren esperantza batzuk desagertu dira.
ein. tira. egia da ez dudala partida nahi beste jarraitzen baina ez asmatu.
nota: 8
Sotito harrituta gelditzen da. Beste bi doktoreak begiratzen ditu. Sotitori bakarrik aurpegia ikusita jakiten da bere bila joango dela. — Barkatu neskak, egin behar dugu, zuek eta nik. Ni banoa — Sotito nahiko seguru dagoela ematen du, baina bere barruan beldurrez kikiltzen ari da.
Sotitok salto egiteko atzerako kontaketan hasten da. — Hiru, bi, bat, banoooaaaa —. Hasieran metalezko hodi batetik irristatzen da, baina azkenean lurrera erortzen da.
Dena nahiko ilun dago, baina Oxkarriko ikusteko nahikoa. Sotito asko alaitzen da Oxkarriko ondo dagoela jakitean. — Aiii, uste nuen hau zela denaren bukaera, eskerrak ezetz — .
ikasi nola jartzen diren gidoiak mesedez.
noat: 9
Itsaso doktoreak ezin du sinitsi, nola izan daitezke doktorea hauek hain ganoragabeak. Itsaso doktorea bere onetik ateratzen dute.
— Mutilak zertan pentsatzen zabiltzate, arazo batetik atera eta zuen bakarrik sartzen zarete beste batean — oihukatzen die Itsaso doktoreak haserre doinuarekin. Zuloan uzteko gogoak sarten zaizkio Itsaso doktoreari baina Oxkarriko eta Sotito bertatik ateratzeko moduak pentsatzen hasten da. — Puerta bi tontolapiko hauek zulotik hateratzeko idearik? Nik benetan ez dakit zer egin dezakegu, beharbada zure entziklopedian zerbait bilatu dezakegu — Esaten dio Puerta doktoreari. Puerta beti izaten ditu ideaia gatzdunak bestela bere entziklopedian beti ditu erabilgarriak izaten diren aholkuak. Momentuan Puerta doktoreak ez dio erantzunik ematen horregatik bere hasierako ideia alde egitea izan arren Sotito eta Oxkarrikoren atzetik joatea erabakitzen du. — Puerta doktorea banoa bi ergel hauen bila — Asko pentsatu gabe zulo beltzean murgiltzen da Puerta bakarrik utziz.
gogoa du, eta listo.
PuertaKKKKK beti izaten ditu ideia.....
Nota: 9
Sotito Oxkarrikorekin dago eta momentu batean Itsasoren oihua entzuten du — Ale, falta zitzaiguna. Bueno, Puerta orain etorriko dela pentsatzen dut, ez dut uste hor bakarrik geldituko denik —.
Sotito gela hori ikertzen hasten da, dena apalategiez inguratuta dagoela ikusteko kapaza da, nahiz eta nahiko ilun egon. Apalategiak potez beteta daude. Pote guztietan izen bat agertzen da, eta ezberdina. Barruan likido moduko bat agertzen da, baina ez du lortzen ikustea zer motatakoa den. Sotito pote horiekin harrituta gelditzen da, eta besteak abisatzen ditu — Aizue, begira pote hauek, zer esango zenukete dagoela barruan. Nik esango nuke urarekin nahastutako likidoa dela. Ea, egin zuen apustuak — .
— Aizue, ez duzue lurra bustita somatzen?. Ate horretatik ateratzen ari da — Sotito bitartean beste puntako paretarantz urruntzen doa ura ez ukitzeko.
puntuazioa gaizki. hartu edozein eleberri eta begiratu mesdez:
nota: 8
Itsaso doktorea metalezko hodi batetik irristatzen da eta lurrera iristerakoan ipurdikada ederra ematen du. Zuloa ilunpean dago eta Itsasok ez ditu doktoreak ikusten.
— Aizue mesedez lagundu ipurkada ikaragarri hartu dut— esaten die Sotito eta Oxkarriko doktorrei baina ez du erantzunik jasotzen bi doktoreen kezka nagusia uraren jatorria bilatzea delako. Ahalegin handiz lortzen du Itsaso doktoreak altxatzea eta behin lortu duela Sotitoren alboan kokatzen da. — Ez dakit oso ondo nondik datorren ura baina ez dit susmo onik ematen— esaten dio Sotitori kezka doinuz — Puerta hor zaude? Ez zaitez jaitsi. Ate batetik ura ateratzen ari da eta hau urpean gelditu baino lehen hemendik atera behar gaituzu— oihukatzen dio Puerta doktoreari. Itsasori apalategiko poteek arreta deitzen diote eta zer diren aztertzen hasten da Puertak hiruak salbatzeko modua aurkitzen duen arte.
baaale. baian ez asmatu oztopoak nahiko jartzen dizkizuet nik je.
nota: 9,5
Zulo moduko horietan zaudetela inguratzen da herritar bat.
-E! AIZUE ze arraio zabiltzate hor. Edo zatozte laguntzera edo alde hemendik doktore madarikatuak.
Itsaso iksuten duzu esku sendua, beso are sendago batetik luzatzen dizula.
Sotito uraz ahazten da eta herritarrari esaten hasten zaio — Ongi da, lagunduko dizugu. Zertan datza lana? — Baina Sotitok ideia bat du. Badoa Oxkarriko eta Itsaso abisatzera — Ondo, ideia bat dut. Herritar honek ateratzen gaituenean, ihes egingo dugu. Zer iruditzen? Beste ideia hoberik baldin baduzue, hau da momentua. Baina azkar — . Sotito, besteen erantzuna itxaron bitartean, salan ibiltzen da. Ikusi duen zerbaitek atentzioa deitu dio. Dagoen apal horietan lepoko bat dago. Soka bat eta hortz bat duen lepokoa hain zuzen. Ez du beste erremediorik — Aizue, begira ze lepoko polita, ez ezazue zuek hartu, nik lehen ikusi baitut — . Oxkarrikoren aurpegia ikusita lepokoa azkar hartzen du, jakitun delako berak ere nahi duela.
Bueno, abiatu gaitezen.